Bihotza Nora

Euskal Herriaren alde bizia emaniko lagunei

Izenburua: Bihotza nora
Idazlea: Pablo Sastre Forest
Edizioaren eragilea: Independentea.eus egunkari librea
Liburu honetako artikulu batzuk sarean irakurri daitezke : https://independentea.eus/autorea/pablo-sastre-forest/
Edizioaren gainbegiratzea: Ihintza Tellabide Amunarriz
Azaleko ilustrazioa: Iraia Okina
Maketazioa: Kote Camacho
Inprimategia: Gráficas Astarriaga, SL
Bilduma: Indepe Edizioak
Argitaletxea: Komiki Films, SL
Kontaktuak:
info@independentea.eus / info@komikifilms.com
ISBN: 978-84-09-88154-3
Lege Gordailua: LG D 00623-2026

Pablo Sastre Forest Independentea egunkari librearen autore fundatzaileetako bat dugu. Haren Kiberen artikulua argitara eman ahal izatea izan zen herri komunikabide autogestionatua abian jartzeko arrazoietako bat. 2020ko udan zentsuratua izan zen testua eta, jakinik orduan genuen egunkari nazional bakarrak guztion zoritxarrerako emandako erantzuna, poz eta itxaropenez beterik plazaratu genuen urte bereko udazkenean, euskaldun ororen eskura jarrita.

Hurrengo hilabete eta urteetan etorriko zenari adi, artikuluak gehitzen joan ziren eta pentsamendu librea gure artean saretzen, fronte ugaritatik oraindik datorren ofentsiba hertsatzailearen aurrean antidoto gisa.

Esku artean duzuna autorearen azken garaiotako eta lehenagoko artikuluen bilduma duzu, Berria egunkarian, Argia astekarian eta Independentea.eus-en argitaratutako lan hautatuen emaitza. Liburu hau Pabloren pentsamenduaren adierazgarri da eta oraindik izan bagaren herri askea elkartzeko -eta elkar ulertzeko- bide izan nahi du.