Esaterik ez dagoenaz

Liburua, 123 orr. 2026

Hemen eguneratuko dira dira Fito Rodriguezen “Esaterik ez dagoenaz” liburuaren aurkezpen-datak eta lekuak:

  • 2026ko apirilaren 29an Herria Tabernan, Donostia,
  • 2026ko maiatzaren 6an Hondarribiko Liburutegian,
  • 2026ko maiatzaren 15ean Lesakako Liburutegian,
  • 2026ko ekainaren 3an Biran, Ronda 2, Bilbo, eta
  • 2026ko uztailaren 9an Eva Forest Liburutopian, Gasteiz.

Izenburua: Esaterik ez dagoenaz
Azpitituloa: Egiantzaren ostantza
Autorea: Fito Rodriguez
Liburua, 123 orr. 2026
Azala eta maketazioa: Kote Camacho
Argitalpen-data: 2026.02.20 Inprimategia: Gráficas Astarriaga, SL
Argitaletxea: Komiki Films, SL Webgunea: komikifilms.com
Kontaktua: info@komikifilms.com
ISBN: 978-84-09-82064-1
Lege Gordailua: LG D 00096-2026
Creative Commons lizentzia: CC BY-SA

Prezioa: 10 euro

Fito Rodriguez idazlearengan luzea da Michel Foucaulten itzala. Hau hil ondoren Parisen antolatutako haren lanari buruzko jardunaldietan parte hartu zuen eta handik euskarara ekarri zuen ‘Jakintza eta botereen arteko harreman zaharrak’, Jakin, 1989; ‘Arrazismoaren genealogia’, Larrun, 1993, edota ‘Panoptikoa eta banakotasunaren filosofia’, UEU (2002). Foucaulten ‘Ceci n’est pas une pipe’, 1973, saiakera irakurtzeari esker Txalapartarekin argitaratu zituen ‘Magrittek ez omen zuen pipatzen’, 2001; ‘Jeu de paume’, 2005, eta ‘Arakistainen bidea’, 2017. Aro berri honetan ‘Esaterik ez dagoenaz’ argitaratu du, Komiki Films, 2026.

Nik uste dut liburuaren hitzaurrea nahiko zehatza dela aipatu liburu honen aurkezpenaren datei eta tokiei buruzko informaziorako sarrera gisa.

Hitzaurrea

Foucaultek “Esan daitekeenaren mugez” hitz egiten du, garai bakoitzean esakune mota jakin batzuk soilik esan, pentsatu eta formulatu daitezkeela adierazteko.

Hau da, gizabanako isolatuen menpe egon beharrean, jakintza (eta boterea) arau historikoen menpe daudela diosku. Ez da, beraz, muga logiko abstrakturik, atalase historiko bat baizik: zerbait une jakin batean pentsagarri, eztabaidagarri edo are izendagarri gisa agertzea ahalbidetzen duten baldintzak dauzkagu.

Horixe agerian geratu zen 2020an COVID delakoaz pandemiarekin, konfina- menduarekin eta iritzi publikoaren zentsurarekin.

“Les Mots et les choses: Une archéologie des sciences humaines” (1966) bezalako testuetan, Foucaultek “episteme” deitzen dio garai batean jakintza gisa antolatzen den arau historikoen multzoari. Episteme horrek definitzen du zer objektu ager daitezkeen, zer kontzeptu diren ulergarriak eta zer deskribapen modu diren onargarriak.

Hor finkatzen dira zentzuz esan daitekeenaren mugak.

Esan dudan moduan, pandemiak zentsura ekarri zuen hedabideetara, euskaldun eta kritikoenetara barne. Horregatik baz- tertu zituzten orduan iritzi-artikuluak eta idazle ezagunak, baita BERRIAn ere, haien idazkiak esan eta argitara zitezkeenaren mugen barruan ez omen zirelako sartzen hain zuzen ere.

Hori zela bide, INDEPENDENTEA sortu zen, irizpide epistemikoen aldaketa kritikoaren garaian euskararen eremuan iritzizko ekarpena zena zabaldu ahal izateko.

“L’archéologie du savoir” (1969) liburuan, Michel Foucaultek deskribatzen du nola diskurtsoak arau anonimoen arabera (objektukoak, estilokoak, baliozkotzekoak) eratzen diren, enuntziatu batzuk hautatu eta beste batzuk baztertzen dituzten bitartean. “Esan daitekeenaren mugak”, beraz, arauen eta bazterketen joko horren emaitza dira, alegia, haiek adierazten dute zein ahots, gai eta argudiatzeko modu entzun daitezkeen arrazionaltzat, eta zeintzuk geratzen diren isilduta edo patologizatuta.

INDEPENDENTEA argitaratzen hasi zenetik, bere jardueraren aurkako benetako jazarpena agertu zen. Ez zen baloratzen euskal eremuari egindako ekarpena, ezta prentsa askatasunari egindakoa ere, baizik eta benetako jazarpena jasan zuela, batez ere sareetan eta baita euskaltzaleen esparruetan, BERRIAren aurka sortutako adierazpide berria zela esanez. Hala ere, hasieratik argi geratu zen INDEPENDENTEAren hel- burua euskaraz esan zitekeenaren eremua zabaltzea zela, ez besterik.

Foucaultek “esan daitekeena” eta “ikus daitekeena” lotzen ditu: konfigurazio his- toriko bakoitzean ikusgarritasun-erregimen jakin bat badago (ikus daitekeena), eta erabakigarritasun-erregimen bat (esan daite-keena), zehaztuz. Erregimen horiek botere-harremanek zeharkatzen dituzte, eta, beraz, esan nahi denaren mugak aldatzeak, errealtzat, normaltzat edo onargarritzat hartzen dena eraldatzea ere badakar.

Eta horrela iristen gara literaturara. Foucaultek idazketari buruz hitz egiten du hizkuntzaren “kanpo” batetik bilaketa gisa, hau da, diskurtsoak oraindik izenik ez duen hori ukitzen duen atalase-puntu horietatik idatzi beharraz. Han, “esan daitekeenaren mugak” ez dira muga negatiboa soilik, baizik eta ertz mugikorra, eta hortik abiatuta bizimodu eta subjektibotasun berriak asmatzen dira, esan daitekeena zabalduz. Horixe da, irakurle, bere garaian testu honekin egiten saiatu nintzena.

Esan daitekeenaren mugak, neurri batean, pentsatutakoaren mugekin gainjartzen dira: gauza batzuk ezin dira pentsatu ere egin diskurtsoaren baldintza historikoak aldatzen ez diren bitartean. Horregatik, Foucaultek garaien arteko trantsizioak az- tertzen dituenean, muga horiek birmoldatzen dituzten gertakari diskurtsibo berriak nola azaleratzen diren deskribatzen du, beste jakintza, beste subjektu eta praktika batzuetarako espazioak irekiz.

“Ostantza” testuak hori lortu nahi izan zuen, diskurtso menderatzailearen arauen “kanpotik” pentsatzea, eta, istorio baten bidez, borroka armatua amaitzean, non errefuxiatu politiko bat bere jaioterrira itzuli zela kontatzen den, non bere familia desegituratua aurkitu zuen, baita susmopean zituen antzinako lagunak eta, hori guztia, pandemiaren testuinguruan ere, bizitzeko arrazoiak berraurkitzen dituen.

Narrazioa Zumaian idatzi nuen Udalbiltzaren “Geuretik sortuak” proiektuari esker, “Hamazazpigarrenean aidanez” (2022) liburu kolektiboan argitaratu zen, eta Booktegik doan deskargatzeko argi- talpen digitalean eskaintzen du gaur egun.

Gainera, Zumaian bertan, Olatz Beobidek zuzenduta eta Inazio eta Lizar Tolosa protagonista zituen testuaren irakurketa dramatizatu arrakastatsua egin genuen, Esti Curielen laguntza eta guztiz.

INDEPENDENTEArekin elkarlanean aritzeari ekin nionean, kritika ugari jaso nituen, sareetan gertatu ohi den bezala, esan ez nituen eta, logikoki, gezurtatu ezin nituen gauzak leporatzen zizkidatela. Kanpaina zikina izan zen, oso, garai hartan esan zitekeenaren eta orain ere esan daitekeenaren eremua zabaltzen saiatzeagatik egin zuten. Eta deabrutzeak jarraitu egiten du, zoritxarrez, egia sozialaren eraikuntza histo- rikoa taxutzeko bidean gaudelako. Gai hori jada aztertu nuen (“Fake News-ak ez dira atzo goizekoak”, 2019.), baina literaturak ere egiaren eta pentsamenduaren mugei heltzeko aukera ematen digunez, narrazio hau, orain KOMIKI-FILMSek argitaratua eta pandemiaren hasieran INDEPENDENTEAk argitaratu zituen artikuluetako batzuekin osatua, baliagarria izan daiteke zentsura-kordenatuen eta nahi gaituzten nahasmenduaren aurrean birkokatzeko.

Esan behar da INDEPENDENTEAk argitaratutako artikulu horiek, epilogoan agertzen direnak eta funtsean foucoultiarrak ere badirenak, GARA, NAIZ eta BERRIAn argitaratu zirela aldez aurretik, eta, beraz, ezin dela inola ere ikusi euskarazko adierazpide horien aurka joateko inolako jarrerarik. Aitzitik, uste dut, laburbilduta, argitalpen honek lagundu egingo duela orduko abagune posizio zoritxarrezko bezain bortitzak erlatibizatzen eta, literaturari esker (saiakeraren generoa barne harturik), aldatzen ari den mundu honetan, hainbeste behar dugun, esan, argitaratu, ikusi eta pentsatzearen mugak zabaltzen jarraitzeko.