Sururraren Gorazarrea

Izenburua: Sudurraren Gorazarrea
Autorea: Fito Rodriguez
Azaleko marrazkia: Rosa Estela Ferrer
Maketazioa: Kote Camacho
Argitalpen-data: 2025eko uztailaren 22a
Inprimategia: Gráficas Astarriaga, SL
Argitaletxea: Komiki Films, SL
Webgunea: komikifilm.com
Kontaktua: komikifilms@gmail.com
ISBN: 978-84-09-75317-8
Lege Gordailua: LG D 00802-2025

2025eko Porrontxotan edo Donostiako Egia auzoko jai herrikoietan aurkeztutako liburua.

Liburuaren aurkezpena

Noiz: 2025eko Irailaren 17an
Non: Teila Fabrikan egingo den Kata Poetikoan
Nork: Fito Rodriguez, autorea, eta Ekhiñe Atorrasagasti, aurkezlea

Zentzumenaren atea nauzue, ikusezina ikusten dudan tokian. Haizearen antena dut, inguruko isilaldian dardara, arriskuaren kea bezain sotila.

Munduaren berriemailea nauzue, ustelkeriaren itzalak
nahikoa ditu nire ziztadarekin. Barruko haizearen igarobidea, arnasa hartu eta bizia ekartzeko.

Zehaztasunaren zirimola nauzue, txikiena bereizten dudan orduan, lore baten oroitzapena
amaren besoetara daramana.

Iraganaren giltza daramat, usain batek irekitzen baitu ahaztutako uda,
etxe zaharreko ate zartatua, eta amonaren zopa.

Utzi iruzkina