Turismo Hutsala

Hiri eta landa paisaiaz antipodetatik

Banaketak: DDT Harremana

Online erosi: DDT denda

Izenburua: Turismo Hutsala
Azpitituloa: Hiri eta landa paisaiaz antipodetatik
Liburua • azal biguna • 14,8 x 21 cm • 232 orrialde • Euskaraz
Autorea: Fito Rodriguez
Azaleko argazkia: Tawhiao Maori Erregea (1900)
Azalaren diseinua eta barne maketazioa: Kote Camacho
Argitaletxea: Komiki Films SL
Inprimategia: Gráficas Astiarraga SL (Abartzuza)
Argitalpen data: 2025eko apirila
Prezioa: 10 euro
ISBN: 978-84-09-68945-3
Legal deposit: LG D 223-2025

Giza espezieak bere sorreratik bidaiatu du.
Areago, bidaiak eboluzioa ekarri dio espezie gisa,
bidaiatzeak ikasteko aukerak irekitzen baititu.
Turismoa, aldiz, esperientzia hutsala bezain txatxua
izaten da, edozein ikasgairi ateak ixten dizkiona,
eta gizadiarentzat gero eta arazo handiago bihurtu da.
Hona antipodetara egindako bidaia, Euskal Herritik
Zeelanda Berrira, literatura lagun.

Autoreaz

Fito Rodriguez idazle bidaiariak Finlandiara bidaian prestatu zuen Faustoren itzala, 2004an. Kasandra leihoan Islamabadera bidaiatzean sortu zen, 2006an. Palestinara bisitaren emaitza Jerusalem, Xalimen hiria izan zen 2008an. Norvegiara joan ondoren ekari zuen Mort aux roix narrazioa 2005an. Arabako txangoek Izendegi hutsa ekarri zuten 2018an. Vietnamdik itzultzean kaleratu zuen 2021ean Kuoi ipuina. Pirinioetako ibilaldiak Auña liburuaren oinarria izan ziren 2022an. Polloetik abiatutako txangoek Polloekoak nobela beltza ekarri zuten 2023ean. Orain, 2025ean, Zelanda Berritik dakar Turismo Hutsala.