Txillardegi (eta Monzon) Bergaran

eus | eng

Hirurogei urte dira Baionako Cordeliers karrikako 14.ean bildu zela Baionako Euskal Idazkaritza. Hango «arima» Txillardegi handia izan zen, zeinaren ekarpenik gabe ez baitzukeen dirdirarik eginen euskara batuak, euskarak berak eta euskal hiztunok. Izugarri laket izan dut Kotetok nola birzentratu duen Txillardegi, dagokion podiumean kokatu, zenbat buruhauste izan zituen islatuz. Leitzeko da ‘Txillardegi Bergaran’.
Ainize Madariaga, Berrian, 2024ko otsailaren 24a

Komikia • azal biguna • 18 x 26 x 0,2 cm • 110 gr • 28 orrialde • euskaraz
Gidoia eta marrazkia: Kote Camacho, Koteto.
Argitaletxea: Komiki Films SL
Imprimategia: Gráficas Astiarraga SL
Argitaratze data: 2025 urtarrila 9
Jatorrizko argitalpena: ‘Txillardegi Bergaran’ izenburuarekin ‘Hona bostekoa!’ komiki-bilduman
Banatzaileak: Komiki Films SL | DDT Banaketak | Txillardegi Liburutegi Ekimenak
Prezioa: 5 euro
ISBN: 978-84-09-68945-3
Lege gordailua: LG D 223-2025
CC-BY-SA

Komiki hau Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker gauzatu da, Bergarako Udalaren laguntzarekin eta Olaso Dorrearen laguntza bereziari ere esker, Hona Bostekoa! komiki bilduman argitaratuta esteinakoz 2023ko azaroan, jatorriz Txillardegi Bergaran izenburuarekin.

Komiki Films SLek argitaratutako bakarkako edizio honetan Monzon izenburura ekarri nahi izan da. Txillardegi (eta Monzon) Bergaran 2025eko urtarrilaren 9an kaleratu da Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak taldearekin elkarlanean, eta salgai jarri da elkartearen eta hizkuntzalariaren familiaren laguntzarekin, bere heriotzaren 13. omenaldiaren baitan. DDT-ek online eskaintzen du, eta dendetan eskatu dezakezu ere.

Oso interesgarria Txillardegiri buruzko komiki politiko hau —Txillardegi (eta Monzon) Bergaran—. Besteak beste Nazio Askapen Mugimendua izan behar zen horretan aspaldian izandako gertaerak, infiltrazioak eta desbideraketak kontatzen ditu, beste itxurapean, baina, gaur bizi ditugun berberak edo antzekoak.
Joxe Arakama

Entzun Oiartzun Irratian komikiari buruzko elkarrizketa

http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Txillardegi_(eta_Monzon)_Bergaran

Txillardegi (eta Monzon) Bergaran‘ komikia denda hauetan salgai:

HerriaDendak
BilboDDT Banaketak
HernaniAEK Hernani
HernaniGaueko Komiki Denda
DonostiKaxilda, Amaran
DonostiGarazi liburu denda, Matia kalean
DonostiArmageddon comic, Amara berrin
OiartzunMiriam denda
OiartzunAEK Oiartzun / Oarsoaldeko AEK
OiartzunUrrats Liburudenda
OiartzunOiartzun Irratia
LizarraINO Liburutegia
LizarraAEK Lizarra
LizarraDragon Comics
OreretaArkaitza Taberna
OreretaLandare Herriko Taberna
OreretaXenpelar LIburudenda
OreretaFrantxilla jatetxea
OreretaMaritxu Liburudenda
OreretaNoski! Liburudenda
OreretaKiosko NIessen
OreretaZituene – pasta denda

Honekin lotuta

Harremana
[+34] 943968315
[+34] 635706132
komikifilms@gmail.com