Film ertain dokumentala 32′ 2019
Gidoia eta zuzendaritza: Kote Camacho
Musika: Txillardegi, Idoia Hernandez ‘Hatxe’ eta Iñar Sastre.
Ekoizpena: AEK | Korrika | EHU | Jakin | Komiki Films
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Sailaren Laguntzarekin ekoiztutako filma

Euskara batuaren 50. urteurrenean ekoiztutako film ertaina, batuaren aldeko eragile nagusiena omenduz: Jose Luis Alvarez Enparantza edo Txillardegi bezala ezagutzera eman zen hizkuntzalaria. 2019 urteko film honek balioan jarri du AEKak 2004 urtean Txillardegiri grabatutako eta aurretik inoiz argitaratu gabeko elkarrizketa, zeinetan Txillardegik berak kontatuko digu zerk bultzatu zion euskara ikastera, zer izan zen ‘klik’ hori eragin ziona. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatu dute, alde batetik. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri da, kamerarik ez balego bezala. Bestetik artxiboko irudiak, berriki grabatutako irudiak eta autoreak sortutako ilustrazioek osatu dute 21. Korrikarako sortutako film dokumental hau.
Txillardegiren Klika Trailer:
Txillardegiren Klika Filma:
Honekin lotuta
Harremanak
[+34] 943968315
[+34] 635706132
komikifilms@gmail.com



